Igeltserotza ofizial plazarako eta Komunikazio arloko teknikari lan poltsarako onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira

Udalak hainbat lanpostu eta lan poltsa osatzeko hautaketa-prozesu martxan ditu. Izen-emate epea beteta, oposizio-lehiaketan parte hartzeko onartu eta baztertu diren hautagaien zerrendak argitaratu berri dira bi kasutan: igeltserotza ofizial plazarako eta Komunikazio arloko teknikari lan poltsarako. Lehenengo kasuan 5 hautagai aurkeztu dira eta guztiak baztertu dira eskatutako titulazioa ez izateagatik. Hala ere, erreklamazioa egiteko aukera badago, ekainaren 17ra arte. Komunikazio arloko teknikari lan poltsara, berriz, 14 lagun aurkeztu dira eta 13 onartu eta bat baztertu da, eskatutako oinarrizko gradu edo lizentziatura ez edukitzeagatik. Zerrenda hauek ere behin behinekoak dira eta bihar amaitzen da erreklamazioetarako epea. Aldi berean, onartutako hautagaiek eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu duten ala ez zerrendatu da eta hautaketa prozesua zuzenduko duen epaimahaiaren berri ere ematen da argitaratutako oharrean. Aipatu igeltserotza ofizial plazarako eta Komunikazio arloko teknikari lan poltsarako azterketa egunik ez da finkatu oraindik.
Azterketaldia osatuta, hutsik utzi da, bestalde, kale garbiketa pioi-gidari plaza. Oposizio aldia betetzeko azken probak psikoteknikoak izan ziren eta inork gainditu ez dituenez, prozesua bera bertan behera eta plaza bete gabe uztea erabaki da Alkate dekretuz.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!