Ibon Martin idazlea liburuak sinatzera etorriko da Altuna estankora, larunbatean
Ez da lehen aldia Ibon Martin Oñatira datorrela; herria ondo ezagutzen du, lagunak dauzka, tartean, Altuna estankokoak. Idazle donostiarrak Oñati eta estankoa sartu ditu bere azken liburuaren aurkezpen biran; azaroaren 28ko eguerdian etorriko da.
Oñatik garrantzia berezia izan du Martinen aurreko liburuetan, Ane Cestero ertzain-ikerlariaren hirugarrena, El ladron de rostros Oñati, Arantzazu eta inguruak zituen trama-leku eta protagonista bertan maitemindu zelarik, Oñatin bizitzen geratu zen, Alma negra hurrengo liburuan irakurri genuenez. Cestero protagonista duen bilduma amaitutzat jo duen arren Ibon Martinek thrillerrak idazten jarraitzen du eta genero horretan kokatu behar dugu bere azken sorkuntza: Bajamar. Higiezinen espekulazioak gogorki zigortzen duen Kantauri kostaldeko arrantzale herri batean kokatzen da trama. Turismo jasangarriaren aldeko influencer bat hilik agertuko da eta zer gertatu den argitu beharko da.
Helduentzako eleberriak ez ezik, haurrentzako ere idazten du Martinek eta Sira eta Oninen abenturak ezagunak dira gaztetxoenen artean. Gaztetxo zein nagusi gonbidatuta daude Ibon Martinekin bat egitera, Altuna estankoan, datorren larunbatean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!