Oñatiko udala

Ia 5.000 euro banatuko ditu Txanda elkarteak larunbatean, atzoko “El Niño”ko loteriaren zozketa oinarri hartuta

2026/01/07
Card image cap
Gabonetan banatu dituzten txartelen zenbakiak begiratu behar dira

  Abenduaren 1ean ekin zioten Txanda elkarteko dendek Gabonetako kanpaina bereziari eta El Niñoko loteriarekin banatuko ziren sariak eskuratzeko papertxoak banatzen. Orain, txartelak errebisatu eta saritutako zenbakiren baten jabe ote garen ikusteko unea da. Hala, loteriaren lehen saria lortu zuen 06703 zenbakiaren jabeak 1.000 euro eskuratuko ditu; 45875 zenbakia duen boletoak 600 euro eramango ditu eta 3. sariko 32615 zenbakia duenak, 400 euro. Gainera, 30 euroko saria jasoko dute 703 zenbakiaz amaitzen diren beste 99 boletoen jabeek, hau da, El Niño loteriaren lehen sariaren azken hiru digituekin bat egiten duten txartelen jabeek. Atzo egin zen loteria nazionalaren zozketa eta Txandak larunbatean, urtarrilaren 10ean egingo du sari banaketa Santa Ana aretoan, 13:30etan. Sarituek txartela eraman beharko dute. Guztira, 4.970 euro banatuko ditu saritan.

  Iazko Gabonetan ere pareko kanpaina egin zuen Txandak eta bezeroen artean izandako arrakasta gogoan errepikatzea erabaki dute. Larunbatean sariak banatuz osatuko den Gabonetako kanpaina berezi hau Txanda dendarien elkarteak antolatu du, Oñatiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!