Oñatiko udala

Ia 36.000 euro banatuko dira herriko ikastetxe eta guraso elkarteen artean, 2024-2025 ikasturteko likidazio kontzeptuan

2026/01/09
Card image cap

  Abenduaren 18an egin zen 2025eko azken tokiko gobernu batzarra eta herriko ikastetxeei eta bertan diharduten guraso elkarteei dagokien 2024-2025 ikasturteko dirulaguntzen likidazioa onartu zen, besteak beste.
Udal dirulaguntza eskatzen duten ikastetxe eta guraso elkarteek irailaren 30era arteko epea izan ohi dute onartutako aurrekontuaren zuriketa aurkezteko, eta horren arabera ordaintzen da dirulaguntzaren bigarren zatia. 18 urtera arteko ikasleak hartzen dituzten herriko bost eskolek eskuratu zuten udal dirulaguntza iaz: Txiki-Txoko haurreskolak, Oñati institutuak, Urgain herri eskolak, Elkar Hezi ikastetxeak eta Txantxiku ikastolak. Likidazio kontzeptuan 32.966 euro banatuko zaizkie. Guztira, udaberrian egin zen lehen ordainketa gogoan hartuta, 85.625 euro bideratu dira herriko ikastetxeetara.

  Eskola publikoan diharduen Gurelohe guraso elkarteak, institutuko OÑHIGEk eta Elkar Heziko EREITENek ere eskuratu zuten udalaren dirulaguntza. Aurkeztutako kontu zuriketaren arabera, 2.789 euro jasoko dute bigarren zatiaren ordainketan.

  2025eko deialdia likidatuta, 2026ko deialdiari azken ukituak ematen ari da udaleko Hezkuntza departamentua eta datozen asteetan onartu eta kaleratzea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!