Ia 27.000 euroko ekarpena egin dio Udalak, Goilarre programari
Goilarre programa Udalaren eta Foru Aldundiaren elkarlanean eta ko-finantzazioan oinarritutako kudeaketa eredua da, herri onurako mendien larreetan jarduten duten ganaduzaleen bizi eta lan baldintzak hobetzeko helburua duena. Egin beharreko hobekuntzen identifikazioa eta lehentasunak abeltzainen elkarteen bidez egiten da. Iaz, esaterako, paso kanadiarrak eta langa-itxiturak egin edo konpondu ziren, ur askak jarri eta ur instalakuntzak konpondu zien eta gatzarriak ere jarri ziren ganaduarentzat. Aurten ere beste hainbat hobetze lan egingo dira Aloña, Araotz-Txirikilaleku eta Artia inguruko larreetan. Guztira, 80.000 euroko aurreko inbertsioak aurreikusten dira.
Aldundiaren eta Udalaren arteko ko-finantziaziorako irizpideak hiru dira: larre azalera; babestutakoaren izaera, hau da, naturgunea den ala ez; eta abeltzain kopurua. Aurreko urteetan Udalak inbertitutakoaren arabera Aldundiaren ekarpena aldatu egiten da, eta tokiko inbertsioa handitu ahala Diputazioarena ere handitzen da. Une honetan, Oñatiko Udalak gastuen hirutik bat hartzen du bere gain eta Foru Aldundiak gainerakoa. Ondorioz, eta 2026ko larre kanpainaren baitan, 26.535 euroko ekarpena egitea dagokio, Aldundiak 53.070 euro jarriko dituelarik. Diputazioko zuzendariaren eskaera Alkate dekretuz onartu eta bideratu da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!