Oñatiko udala

Hondakinen kuboak ordezkatzeko zerbitzua Kiroldegira aldatu da

2021/10/06
Card image cap
Kuboak garbi eramatea eskatzen da

  Apurtu edo galdutako hondakin kuboak ordezkatzeko zerbitzua Zubikoa kiroldegira aldatu da. Aurrerantzean, zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 8:45-21:00 beteko da. Zerbitzu ordutegia zabaldu da, goizez ere aldaketak egin daitezke, eta tarte hori lehenestea eskatu da udaletik, ahal dela, goizez joatea eskatzen da, arratsaldetan, kiroldegiko dinamika oso bizia delako.

  Aldatu behar diren kuboak garbi eramatea ere eskatu da, inoiz, zikinak eraman baitira. Halakoak ez direla onartuko azpimarratzen da.

  Hondatutako edo galdutako kuboak ordezkatzeko zerbitzua udaletxean eskaini da urteetan. Azkenaldian, HAZ bulegoaren ondoan eta arratsaldez bete da zerbitzua. Aurrerantzean berriz, Kiroldegira jo beharko da eta goiz eta arratsaldez, 12 orduz segidan eskainiko da, astelehenetik ostiralera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!