Oñatiko udala

Hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egongo dira Gabonetan

2025/12/19
Card image cap
Abenduaren 24 eta 31an eguerdian atera beharko dira ontzi arinak eta pardelak

  Mankomunitateak hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egingo ditu Gabonetan, ohikoa denez, zerbitzua eskaini eta langileen jai eskubidea uztartzeko. Abenduaren 24an eta 31n ontzi arinak eta pardelak jasotzea tokatzen da eta poltsak 13:00etarako atera beharko dira bilketa puntuetara. Bilketa kamioiak ordu horretan abiatuko dira zerbitzua arratsaldeko lehen ordutan osatzeko. Gauean ez da bilketarik egingo.
Egokitzapen honen berri bebarruetan jarriko diren oharren bidez emango du Udalak. Garbigune ibiltaria, berriz, Olakuan jarriko da abenduaren 26an, hau da, ostegunaren ordez ostiralean, eta goizez bakarrik egongo da erabilgarri, 9:00etatik 13:00etara.

  Bestelako zerbitzuetan ez da aldaketarik izango: traste zaharren bilketa abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean atera ahal izango dira, 20:00etatik 22:00etara eta komertzio eta ostalaritza lokalei eskaintzen zaien atez ateko zerbitzua ere normaltasunez beteko da; abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean organikoa normaltasunez jasoko da lokal atarietan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!