Oñatiko udala

Hitzarmenez eta Herri Eguneko bazkariaz arituko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2025/09/18
Card image cap
AFAGIrekin izenpetutakoan zehaztutako dirulaguntza ordaintzea eta Ibai Arte elkartearekin hitzarmen berria egitea proposatuko da

  Udalak hainbat elkarterekin lankidetza hitzarmenak sinatu ohi ditu eta askok dirulaguntza bat jasotzen dute bere baitan. Bi hitzarmen izango dira mahai gainean gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. AFAGI Alzheimer Gipuzkoa elkarteak Oñatin zerbitzua eman zezan lankidetza hitzarmena sinatu zuen Udalarekin. Dokumentuan dirulaguntza izenduna aurreikusi zen, besteak beste. 2025-2026 ikasturteari dagokion kopurua ordaintzea eskatu da eta hala proposatuko zaie gobernu taldeko kideei arratsaldeko bileran. Debagoieneko Merkataritza Laguntzako Puntuaren eskaera babestuz, bestalde, Oñatiko Udalaren eta Ibai Arte Arrasate Merkatal eta Zerbitzuen Elkartearen arteko hitzarmena sinatzea proposatuko da. Hitzarmen hau ez da berria, urtero onartu eta sinatzen da.

  Herri Eguneko bazkariaz ere arituko dira gobernu taldeko kideak gaurko bileran. Bazkaria zerbitzatzeko Aguraingo Catering Sarayola SL enpresa kontratatzea onartuko da. 700 lagunentzako bazkaria prestatu, ekarri eta zerbitzatuko dute Zubikoa kiroldegian, urriaren 4an. Gogoratu, bazkari-txartelak hiru egun eta erditan agortu zirela.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!