Oñatiko udala

Hiru greba egun gehiago beteko dituzte Urgain eskolako jangelako begiraleek

2026/03/10
Card image cap
Gaur, bihar eta etzi gutxieneko zerbitzuak beteko dituzte 5 begiralek, haur txikienen bazkari zerbitzuan

  2024an agindutako soldata igoera aplikatzea eta ratioak eguneroko errealitatera egokitzea eskatzen dute nagusiki ikastetxe publikoetako jangela-begiraleek. Dituzten funtzioak, lan jarduna edota begiraleen egunerokoan eragiten duten beste gai batzuk zehaztu eta finkatzea ere eskatzen dute. Otsaila amaieran hiru greba egun bete zituzten eta martxoaren 10, 11 eta 12rako beste hiru deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek. Urgain eskolako jangelako begirale guztiek greba egitea erabaki dute eta gutxieneko zerbitzuak beteko dira, otsailean egin zen bezala. Horrek esanahi du bost begirale joango direla eta HH eta LH1eko haurren bazkari zerbitzua soilik beteko dela. Gainontzeko ikasleen zerbitzua ez dela bermatzen jakinarazi zaie gurasoei.

  Urgain eskolan 400nen bat ikasle dituzte eta 270 inguruk erabiltzen dute jangela zerbitzua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!