Hiru Foru Aldundiek antolatutako Udalekuak eta Gazte oporraldiak programetan izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 20ra arte
Udalekuak eta Gazte oporraldiak 2026 kanpainak abiatu dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek elkarrekin antolatzen dituzten egitasmoak dira. Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta Gazte oporraldiak, 14-17 urte bitarteko gazteei. Iraupen eta ekintza programa ezberdinak betetzeko aukera ematen dute. Udalekuak, Hego Euskal Herriko aterpetxeetan antolatzen dira eta Gazte oporraldiak, estatuko hainbat tokitan egin daitezken egonaldietara zabaltzen da.
Bi aisialdi programa hauei buruzko informazioa Foru Aldundiko web atarian ikus daiteke. Esku liburuak ere badaude eta horiek Gaztelekuan, Gazte Informazio Bulegoan eskuratu daitezke. Izena emateko bide bikoitz hori dago: internet bidez norbere kabuz egin daiteke edo Gazte Informazio Bulegoaren bitartez. Kasu honetan, gogoan hartu Gaztelekuko bulegoa asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era irekitzen dela.
Diputazioko udalekuetan eta gazte oporrak programan izena emateko epea, martxoaren 20ra arte luzatuko da. Eskaerak banaka, binaka edo hiruko taldetan egin daitezke. Izena dauden plazak baino neska-mutil gehiagok ematen dutenez, plazak zozkatu egiten dira. Plazen zozketa martxoaren 26an egingo da bi kasuetan. Plazak esleitzerakoan aurreko urteetan parte hartu ez zutenei lehentasuna emango zaie.
Era berean, UEMAk ireki du Salto! Udalekuan izena emateko epea, martxoaren 31ra arte. Udaleku hau udalerri euskaldunetako DBH3, 4 eta batxilergo 1 eta 2. mailako gazteentzat antolatzen da. Bi txanda iizango dira, ekainaren 23tik uztailaren 1era eta uztailaren 3tik 11ra. Aurten ere Salto! Udaleku ibiltaria izango da, eta Markina-Xemeindik Ondarroarako bidea egingo dute gazteek, Aulestin eta Berriatuan geldialdiak eginda. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Informazio gehiagorako eta izena emateko, UEMAren web atarian sartu behar da.
Bertso udalekuak, euskal udalekuak… aukera ezberdinak daude, baita udaleku irekiak ere. Oñatin udaleku irekiak eta arte udalekuak aukeran izango dira, beste urte batez. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra, 10:00etatik 13:00era izango dira biak. Izena emateko epea martxoaren 16tik 29ra luzatuko da, bai parte hartu nahi duten haurrentzat eta baita begirale lanetan aritu nahi dutenentzat ere.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!