Oñatiko udala

Hiru ate-ireki jardun antolatu dira Larraña institutuan, datorren ikasturteko aurre-matrikulara begira

2026/02/23
Card image cap
Maiatzean izango da Lanbide heziketa mailan aurre-matrikula betetzeko garaia

  Debagoienean, Lanbide heziketa eskaintzen duten Bergara, Aretxabaleta eta Oñatiko ikastetxe publikoek informazio bateratua kaleratu dute, zentro bakoitzean eskaintzen diren maila ezberdineko ikasketak eta ate- ireki egunak zerrendatu dira.

  Oñati institutuko Larraña ikastetxean, maila ezberdineko sei ziklo eskaintzen dira: DBH titulurik ez duten gazteei zuzenduta administrazioko zerbitzuetako oinarrizko profesionala eta fabrikazioa eta muntaketa Hasierako Lanbide Heziketa; mekanizazioa, kirol ekintzen gidaritza natur ingurunean eta mantentze-lan elektromekanikoa Erdi Mailako heziketa zikloak eta egokitzapen fisikoko Goi Mailako heziketa zikloa. Eskaintza zabal honen berri zehatza emateko hiru ate-ireki jardun antolatu dira, otsailaren 25, apirilaren 15 eta maiatzaren 13rako. 2026-2027 ikasturterako aurre-matrikula maiatzean zabalduko da nahiz eta data zehaztu gabe dagoen oraindik. Horri begira eta balizko ikasleek informazioa eskuratu eta instalazioak ezagutu ditzaten antolatu dira ate-ireki jardun hauek. Oñatin bezala, Aretxabaletako lanbide eskolan eta Bergarako Miguel Altunan ere hiruna ate-ireki saioa antolatu dituzte, datozen hilabeteetarako.

  Lanbide heziketaren bidean jarraitzeko zalantzan daudenei eta beraien familiei zuzenduta antolatu dira ate-ireki jardunak, ikastetxe bakoitzak duen eskaintza ezagutzeko ez ezik, lanbide heziketak berak zein jarraibide eskaintzen duen ere jakiteko. Etorkizunean ikasketak zein bidetatik jarraitu zalantzan dauden horiei gainera, lanbide heziketan aurre-matrikula betetzea gomendatzen zaie; eskaera betetzeak ez duelako ezertara behartzen baina plazak berehala betetzen diren zikloetan matrikulatzeko beharrezko tramitea delako, eta plaza erreserbatzeko bidea delako. Baina era honetako informazioa ere emango da ate-ireki jardunetan. Gogoratu, Larraña ikastetxeko ateak etzi, asteazkenez irekiko direla, 18:00etan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!