Hirigunean landare hondarrak modu kontrolatuan erretzeko bandoa atera du Udalak

Hirigunean aire zabaleko sutearen erabilera arautzea Udalari dagokio, ondoko mendian baso-sutearen arriskua saihesteko. Horren haritik, landare-hondakinak erre aurreko jakinarazpen prozedura zehaztuz, bandoa atera berri du Udalak.
Herri lurrean landare hondarrak ezabatzeko sua piztu aurretik udalari adierazi beharko zaio, astebeteko aurrerapenez, gutxienik. Landare-hondakinak erretzeko jakinarazpena udal erregistro orokorrean aurkeztu beharko da. Inausketetatik edota belar sastrakak garbitzetik sortutako hondakinak herriguneko lorategi eta ortuetan erre aurretik jakinarazi beharko da. Idatzia betetzerakoan sua piztuko den lekuaren helbidea edo erreferentzia zehatza eman beharko da eta landare hondakinak erreko dituen horren datu pertsonalak, jakinarazpen helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia ere eman beharko dira. Idatzia, aurrez aurre, udaletxean, HAZ bulegoan aurkeztu ahal izango da edo online, erregistro elektronikoan.
Hirigunean landare hondarrak erre aurreko eskaeren erregistro honekin erreketak egin ahal izango dira baina hileko egun jakinean bakarrik: hileko lehen asteazkenean. Erreketak modu kontrolatuan egin eta ondoko mendietan baso sute arriskua saihestu nahi da jakinarazpen-erregistroa egin eta sute eguna mugatuta. Erreketa horiek guztiz debekatuta daude baso sute arrisku handiko garaian.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!