Oñatiko udala

Hirigintza Consulting enpresak idatziko du Urrutxuko zabortegiaren 2. faseko zigilatze lanen proiektua

2022/02/15
Card image cap
Otsailaren 25ean sinatuko da kontratua

  Lau enpresa aurkeztu ziren Urrutxuko zabortegi zaharraren 2. faseko zigilatze lanen proiektua idazteko zerbitzuaren esleipenera. Proposatutako memoria, lan esperientzia, eskaintza ekonomikoa eta lana burutzeko epea baloratu dira eta puntuaziorik altuena lortu duen Hirigintza Consulting S.L enpresa kontratatzea erabaki du Udalak. Antzerako lanak egiten egiaztatutako esperientziak markatu du Hirigintza Consulting enpresaren aldeko diferentzia. Otsailaren 25ean sinatuko da zerbitzu kontratua.

  2008an LKS enpresak idatzi zuen Urrutxuko zabortegia zigilatzeko proiektua. Bi fasetan egitea erabaki zen, aurreikusitako lanen kostua handia zela ikusita, eta lehen faseari zegozkionak 2011n amaitu ziren. 2014tik 2019ra bitartean zigilatze-osteko ingurumen jarraipen lanak egin ziren eta zigilatze partzial horren exekuzio zuzenaren ebazpena eman zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak, 2019ko irailean. 2.faseko zigilatze lanak gauzatzeko kronograma zehaztu zen eta lanei ekin aurretik, exekuzio proiektua idatzi behar da.

  Hirigintza Consulting SL-k egindako proposamenaren arabera, proiektuaren idazketa 10 astetan egingo da eta aurrekontua 42.000 euro izango da, Udalak hartarako gordeta zuena baino 28.000 euro merkeago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!