Oñatiko udala

Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren koefiziente berriak argitaratu ditu Udalak

2025/06/24
Card image cap
Foru Aldundiak eguneratutako koefizienteak Oñatin aplikatzen ari dira, maiatzaren 16tik

  Izan ere, foru erakundeari dagokio hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga eguneratzea eta aplikatu beharreko koefizienteen gehieneko zenbatekoa aldatzea. 2025 urterako zerga alorrean zenbait aldaketa onartu eta argitaratu ziren maiatzaren 15ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

  Edozein lursailen jabetza eskuz aldatzen denean, izan saldu delako, herentzian jaso, dohaintzan eman edo permuta baten ondorio delako, balioaren gehikuntzaren zerga edo plusbalia deritzona ordaindu behar da. Eta ordaindu beharrekoa aldika eguneratzen den koefizienteen arabera kalkulatzen da.

  Koefiziente berriak argitaratzearekin batera indarrean sartu zen horien aplikazioa, eta horren harira, hasi dira Gipuzkoako Udalak berria zabaltzen. Oñatikoak, hil hasieran kaleratu zuen aipatu koefizienteak maiatzaren 16tik indarrean egon eta aplikatzen dituenaren iragarkia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!