Oñatiko udala

Hilerrirako hilkutxa garabia erosi nahi du Udalak

2025/07/08
Card image cap
Hornidura deialdira proposamenak egiteko epea irekita dago, uztailaren 18ra arte

  Hilerrian dauden osasun arriskuak aztertuta, eta bertako lanak modu seguruagoan gauzatzeko, hilkutxa-garabi bat eskuratzeko beharra ikusi da. Hilkutxa garabi edo plataforma igotzaile moduan ere izendatzen denak bete beharreko baldintzak zehaztu ditu Udalak web atariko kontratazioaren profila atalean: motor elektrikoa izan beharko du, gutxienez, 7 orduko lan-autonomiarekin; errendimendu optimoa edozein azalera-motatan, baita %18ko maldak arte; xafla astunak eta hilkutxak modu ergonomikoan jaso eta manipulatzea, 400 kg-ra arreko karga nominala gehienez 5 metroko luzeran; egonkortze automatikoa edo eskuzkoa eta gehienezko zabalera 1,35 m euskarri egonkortzaileekin eta 2 m-koa, euskarri egonkortzaile hedatuarekin. Hornidura kontratua lortzen duen enpresak, garabia hornitu ez ezik, erabiliko duten langileei prestakuntza espezifikoa eman beharko die, garabia segurtasunez erabiltzeko.

  Kontratua formalizatu eta hiru hilabeteko epea izango du hautatutako enpresak hilkutxa garabia hornitzeko. Finkatu den gehienezko aurrekontua, berriz, 58.080 euro da. Eskaintza ekonomikoek pisu berezia izango dute esleitze prozedura, 70 puntu emango baititu; hornidura epea murrizteak, berme epea luzatzeak eta erosi ondorengo zerbitzu teknikoak beste 30 puntu emango ditu.

  Uztailaren 18an amaitzen da proposamenak aurkezteko epea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!