Hilerria zabalik dago, amiantodun nitxoetako tapak aldatu ondoren

Aurreikusitako epeak bete dira eta astebetean ordezkatu dira amiantoa zuten 1.385 itxitura plakak. Lanak larunbatean amaitu ziren eta gaur, normaltasunez ireki dira kanposantuko gune guztiak.
Hilerriko 2. luzapeneko 3. faseko lanen eremuan dauden nitxoetako itxitura-plakak aldatu dira eta amiantoa duten fibrozementuzkoak kendu eta hormigoi polimerozkoak jarri dira, 1.385 nitxotan. Bertara doanak ez du ezer apartekorik ikusiko, ordezkatu diren plakak ezkutuan geratzen direlako. Baina amiantoa material arriskutsua da osasunarentzat eta bertako langileak babesteko erabaki da plakak aldatzea.
Material hornidura eta aldaketa lanek 55.000 euro pasako aurrekontu orokorra izan dute.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!