Oñatiko udala

Hika ikastaroa antolatu da, apirilaren 18tik maiatzaren 16ra

2026/03/18
Card image cap
Beatriz Irizarrek emango du eta doan izango da

  Ostiralean irekiko da Hika ikastarorako izen-ematea, apirilaren 14ra arte. www.oñati.eus udal atarian zintzilikatuko den formularioa beteaz eman beharko da izena.

  Bilddur barik HIKAratu! lemapean aurkeztu den ikastaroa mistoa izango da, emakume zein gizonentzat, eta noka zein toka ikasteko aukera egongo da, jolasen bidez eta oso modu praktikoan. Beatriz Irizar izango da irakaslea eta ordu eta erdiko bost saiotan burutuko da; hiru larunbatetan goizez, apirilaren 18, 25 eta maiatzaren 16an, eta apirilaren 30ean eta maiatzaren 8an, arratsaldez. Lekua ere berezia da, Kultur etxean emango delako ikastaroa. Plazak mugatuak dira.

  Hanka sartuz eta beldurrik gabe noka zein toka ikasteko aukera ematen du HIKAratu! 7 ordu eta erdiko ikastaroak. Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu du hika ikastaroa, Ingo Xonau! egitasmoko eta udal euskaltegiko kideekin elkarlanean. Ez da lehen aldia gurean hika ikastaroa antolatzen dela baina orain hurrengoa, iaz eskaini zena, bertan behera utzi zen ez baitzen gutxieneko taldea eratu. Ea aurten ez den halakorik gertatzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!