Oñatiko udala

"Herrixan erosi zuk irabazi" Txandaren kanpaina berria

2025/10/16
Card image cap
Urte amaierara arteko kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu bezeroen artean

  Sei kontzertu antolatu dira Gaztelekuan eta Santa Ana aretoan urriaren 19tik abenduaren 27ra bitartean. Eta bakoitzerako hamar sarrera zozkatuko ditu TXANDAk elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean; aldiko, bost bezerok bina sarrera eskuratuko dituzte. Olaia Inziartek domeka eguerdian emango duen kontzerturako lehen 10 sarreren zozketa gaur bertan egingo da. Horretarako txartelak elkarteko dendetan banatu dira aurreko egunetan. Aldi berean, gaur hasi dira azaroaren 7an Sukenak eta Indabe taldeek emango duten kontzerturako sarreren zozketarako txartel berriak banatzen. Sistema berbera jarraituko da, azaroaren 14an Brigade loco, Cold revenge eta Laino beltzak taldeek emango duten kontzerturako eta abenduaren 13an, Malkok, abenduaren 20an, Goazen eta abenduaren 27an Janus Lesterrek emango dituzten kontzertuetarako sarreren zozketetan ere.

  Herriko merkataritza eta kultura eskutik datoz Txandaren promozio berri honetan, elkarteko dendetan erosten duten bezeroen fideltasuna saritu ez ezik, kultur ekitaldiak sustatzen baitira Herrixan erosi zuk irabazi kanpainan. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!