"Herritarren zinpeko epaimahaiak zigor epaiketetan" izeneko mintegia hasi da Lege Soziologia Institutuan
Gizarte zibilak justizia prozesuetan zelan parte hartzen duen aztertzeko, 15 aditu bildu dira gaur unibertsitate zaharrean. Konkretuki, herritarrek osatzen dituzten zinpeko epaimahaien lana aztertuko da. Mintegian abokatu, psikologo eta soziologoak batu dira.
Prozesu judizialetan herritar arruntei zigor sententziak ematerakoan planteatzen zaizkien erronkak aztertzea da gaur hasi den mintegiaren abiapuntua. Hortik aurrera, printzipio demokratikoei buruz, justizia beraren funtsaz edota erabaki judizial bat hartzerakoan gizabanakoak beharko lukeen zintzotasunaz eztabaidatuko da. Proba forentseen oinarri logikoak, proben kalitatea, zinpeko epaimahaiko kideen hautaketa eta dagozkien funtzioak betetzeko gaitasunak, erantzukizuna, esperientzia versus sen ona edo zentzua, zigor epaiketetako prozeduren lege arautegia, eta lekukotzak aztertuko dira besteak beste, bihar arratsaldera arte luzatuko den mintegi berezi honetan. Pasa den astean, gizartean dagoen epaile gabezia betetzeko herritarren zinpeko epaimahaien sistema eztabaidatu zen. Aste honetako workshop-ean berriz, herritarren epaimahaia bera da eztabaidaren foku eta oinarri.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!