Oñatiko udala

Gazteen sormen lanetarako udal dirulaguntzak eskatzeko epe berria zabaldu da, azaroaren 14ra arte

2025/10/15
Card image cap
Udaberriko deialdian ez zen gasturik izan eta gorde ziren 15.000 euroak banatzea da bigarren honen xedea

  Haur eta Gaztedia udal departamentuak urtero ematen dituen dirulaguntza hauek, Oñatiko gazteek eta gazte-talde edo elkarteek sustatzen dituzten kultur jardueretara zuzentzen dira. Orokorrean diruz laguntzen diren jarduera eta kontzeptuak oso zabalak dira, baina bigarren deialdi honetan kultur sormen eta hedapen proiektuak babesten dira. Eskaerak egiteko epea zabalik dago, azaroaren 14ra arte.

  Dirulaguntza hauek jasotzeko oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira: erakunde, talde, edo norbanako eskatzailea oñatiarra izan behar da, eta talde eskatzailearen kideen erdia gutxienez 12 eta 30 urte bitartekoa izan behar da. Baldintzak beteta dirulaguntza jaso ahal izateko idazki ofiziala aurkeztu behar da. Informazioa Gaztelekuan emango da baina dirulaguntza eskaerak udaletxeko HAZ bulegoan aurkeztuko dira, aurrez aurrez, edo online, udaleko erregistro elektronikoaren bitartez.

  Udaberrian zabaldu zen deialdi orokorrera ez zen baldintzak betetzen zituen eskaerarik aurkeztu eta, ondorioz, dirulaguntza hauetarako gorde zen diru poltsa osorik dago, 15.000 euro daude orain banatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!