Hainbat udal zerbitzu itxiko dira, Palestinaren aldeko lanuzte deialdia dela eta

Langileok Palestinarekin lelopean gehiengo sindikalak gaurko deitu dituen lanuzteek eragina izango dute hainbat udal zerbitzutan, itxi edo langile gutxiago egongo baitira, gutxieneko zerbitzuak betez. Oñati Irratiak ez du emanaldirik egingo eta Zubikoa kiroldegiko instalazioak itxi egingo dira, 11:00etatik 14:00etara. Gaztelekuko langileek ere bat egin dute lanuztearekin eta deialdiaren ordutegia euren jardunera egokituta, zerbitzua itxita egongo da arratsaldean. Udaletxeko HAZ zerbitzuan, gutxieneko zerbitzuak beteko dira. Horiek jendaurreko zerbitzuei dagokienean.
Palestinako herriarekiko langile klasearen elkartasuna azaldu eta ikusarazi nahi da, genozidioa berehala amaitu eta Israelekin harreman komertzial oro eteteko eskaera kalera eramanez. Lan txanda bakoitzean hiru edo lau orduko lanuzteak deitu dira, sindikatuaren arabera. Bi manifestazioak ere antolatu dira gurean, 12:00etan eta 19:30etan, plazatik abiatuta.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!