Oñatiko udala

Herriko ikastetxeak inauteriak ospatzeko gertu daude.

2013/02/07
Txantxiku ikastola eta Errekalde Herri eskolakoak bihar mozorrotuko dira, Elkar Hezikoak berriz, datorren asteartean.

  Inauteriak, ohiko eskola martxa pitin bat eten eta irudimena lantzeko aukera berezia ematen du. Talde lana eta lagun giroa lantzeko bidea ere bada. Herriko ikastetxeek, abagunea aprobetxatuz, inauteriak gertatzen ari dira.

  Lana xamurtzearren, eskola bakoitzak gai bat aukeratu du. Ikastolan, pailazoak eta sorginak eta aztiak topatuko ditugu. Errekalde herri eskolan, Altsasuko inauteriarietako pertsonaiak eta Elkar Hezin, berriz, euskal mitologiako herensugea.

  Errekalde Herri Eskolakoek aurten lehen aldiz, ospakizuna ostiralera aurreratu dute, gero inauterietako oportxoak hartuko baitituzte datorren asteazkenera arte. Txantxiku ikastolakoek halaxe egiten dute.
Bi ikastetxe hauetako ikasleak beraz bihar mugilduko dira karnabal ospakizunetan.

  Ikastolako ikasleak, zikloaren arabera berezituta, kalejiran irtengo dira. Pailazoz mozorrotuko diren haur hezkuntzakoek, 3 eta erdiak aldera hasiko dute, ikastolatik plazara eta atzera ikastolara eramango dituen kalejira.

  Sorgin eta aztiz jantziko diren lehen hezkuntzakoek, bira handiagoa egingo dute baina amaitu, plazan amaituko dute arratsaldeko 4ak inguruan. Bertan, aurrez ikasitako dantzak eskainiko dituzte.   
Arratsaldeko 4 eta erdietatik aurrera berriz, jaiak, ikastolako patioan jarraituko du.
Bihar arratsaldean iragarrita dagoen moduan eguraldi txarra egiten badu ikastolakoen ekitaldia Zubikoa kiroldegian egingo da.

  Errekalde Herri Eskolakoek jada iragarri dute inauteri jai kiroldegiko kantxa berdean ospatuko dutela.
Hemen, Altsasuko inauteria aukeratu dute mozorrotzeko. Haur eta lehen hezkuntzako ikasmaila bakoitzak Altsasuko inauterietako pertsonaia ezberdinak irudikatuko ditu: . Momotxorroak, Maskaritak, Juan tranposo eta abar.

  Asteartean berriz, elkar hezikoek hartuko dute ikastola eta herri eskolakoen lekukoa. Kalera irteteko aprobetxatuko dute mozorro festa. Euskal herriko mitologiatik Herensugearen irudia aukeratu dute aurten. Goizeko 10eta erdietan, haur eta lehen hezkuntzako ikasleak kalejira abiatuko dute, eskolara, 12ak eta laurdenetarako itzuliz. Hauek ere, eguraldiaren araberako badaezpadako plana egin dute, eta okerrera egingo balu, geletan ospatuko lukete inauteri jaia.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!