Atzeko kalea trafikorako itxiko da, kaleko 5ean eta Kalebarria 2an egiten ari diren eraberritze lanak tarteko
Gaur goizean bertan itxi da Atzeko kalea, Iturritxo parean, materiala zeramaten kamioiek bidea guztiz hartzen zutelako. Arratsaldeko 17:00etan, ordea, eguneko lana bukatzen dutenean, bidea garbi utzi beharko dute, bizilagunen autoak eta larrialdietako ibilgailuak pasatzeko moduan. Hori da udaltzaingoarekin adostu dena. Era berean, eguerdiko 12:00ak arte ez dira Kalebarria aldean lanean hasiko, ibilgailuek bertatik pasatzeko aukera izan dezaten. Izan ere, Atzeko kale 5 zenbakidun eraikina zaharberritu behar dute eta aldamioz inguratu dituzte Atzeko kalera eta Kalebarriara dituen bi fatxadak. Baina bi kale horiek zama-lanetarako ordutegi berezia ere dute eta biak bi hilabetez ixtea gehiegizkotzat jo da.
Kalebarria 2an ere zaharberritze lanak egiten ari dira eta hara kamioi handiak sartuko dira datorren astelehenetik aurrera. Ondorioz, Kalebarriara doazen ibilgailuentzat behin behineko bidea egokituko da Portu kaletik behera, Laboral kutxa aurrealdetik. Horretarako, inguruan dauden aparkalekuak libratu beharko dira. Eraberritzen ari diren bi eraikinen aurrealdeko lur-okupazio baimena Gabonak aurretxora arte luzatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!