Herribusa kanposanturaino sartuko da, larunbatean
Herribusa kanposanturaino iritsiko da larunbatean. Arantzazura domeka eta jaiegunetan izaten den autobus zerbitzuak neguko ordutegia estreinatuko du, hain zuzen ere, azaroaren 1ean. Eta Domu Santu egunean Herribusa kanposantura hurbilduko da, Arantzazura doala, hau da, herri gunetik gora abiatzen diren zerbitzuetan.
Oñati eta Arantzazu arteko autobusaren neguko ordutegia indarrean sartuko da zapatuan eta zerbitzua lehenago amaituko da. Arantzazura joateko azken autobusa 17:30tan irtengo da eta Arantzazutik jaisteko berriz, 18:00tan. Udako ordutegian ordubete beranduago izan dira azken zerbitzuak. Goizeko lehenen irteerak bere horretan mantenduko dira, 7:30tan herri gunean eta 8:00tan Arantzazun. Neguko ordutegia martxoko azken domekara arte luzatuko da Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzuan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!