Oñatiko udala

Herribusaren udako ordutegia indarrean berriro

2023/08/28
Card image cap
Irailaren 8ra arte mantenduko da
 

  Abuztuaren 7tik 26ra ordutegia egokitu zuen Herribusak eta zerbitzua goizetara murriztu zuen. Abuztuko azken astean berriz, udako ordutegia berreskuratu du herri barruko autobus zerbitzuak. Gaur sartu da berriro indarrean udako ordutegia eta hala mantenduko da irailaren 8ra arte. Udako ordutegiaren aldaketa nagusia da Herribusa Usakoraino iristen dela, egunean birritan: Ugarkaldetik 16:00etan eta 19:30etan irteten diren zerbitzuetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!