Oñatiko udala

Herribusak zerbitzu osoa eskainiko du astelehenetik aurrera

2020/06/12
Card image cap
%40ra aritu da alarma egoera indarrean sartu zenetik

  Herribusak bere ohiko ordutegia berreskuratuko du astelehenean. Alarma egoera indarrean sartu zenetik %40ra murriztu zen Herribusaren jarduna eta astelehenetik larunbatera betetzen duen zerbitzua maila berera egokitu zen, autobusaren joan-etorriak gutxiagotuz.

  Deseskalatze faseak aurrera doazen honetan, Herribusa ohiko jarduna berreskuratuz joan da, poliki-poliki. Astetan etenik geratu zen Arantzazuko domeka eta jaiegunetako zerbitzua martxan jarri zen lehenik eta astegunetako zerbitzua %100ean beteko da berriro, astelehenetik aurrera. Horrek esanahi du zerbitzua maizago eta ordu tarte zabalagoan eskainiko dela, martxoaren 14ra arte indarrean egon zen ordutegia berreskuratuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!