Herribusak eta udaletxeko HAZ bulegoak ordutegia egokitu dute Gabon egunetarako
2025/12/19
Herribusak ez du zerbitzurik emango abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Baina bezperan ere, goizeko ordutegian ibiliko da, 9:00etatik 14:00etara, bai abenduaren 24an eta 31n ere.
Arantzazuko zerbitzua, berriz, domekan eta gainontzeko jaiegunetan beteko du: abenduaren 21ean eta 28an eta urtarrilaren 4an eta 6an.
Udaletxeko HAZ bulegoak ere arreta egutegia eta ordutegia moldatu ditu datozen egunetarako. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an bulegoa itxita egongo da eta abenduaren 22, 23, 26, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 5ean zerbitzua 8:30etatik 14:30etara mugatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!