Herribusa edo bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzua arautzeko ordenantza proposatuko da gaurko Osoko Bilkuran

2018/01/25
Card image cap
Lan zerrendan 9 gai jaso dira

  Bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzuaren erabilera arautuko duen dokumentua da udalbatzako kideei proposatuko zaiena. Herribusa orain hilabete batzuk jarri zen martxan baina proba moduan eta behin-behineko izaeraz. Esperientzia positiboki baloratuta, jarraipena ematea erabaki zen eta zerbitzua datozen urteetan emango duen enpresa laster kontratatuko da,  esleipen prozesua oso aurreratuta baitago. Bitartean, erabilera arautuko duen ordenantza osatu eta osoko bilkuran aurkeztuko da. Erabilera dokumentua oso zabala da eta besteak beste, autobusetan eraman ahal izango diren objektuak edota animaliak zehazten ditu, baita erabilera oker batek eragin ditzakeen isunak ere. Ordenantza atzo egin zen Hirigintza eta Zerbitzuak batzordean aurkeztu zen eta udalbatzak onartu dezan gaurko plenoan proposatuko da.

  Alkate dekretuz azken asteetan erabaki diren hainbat gairen berri emango da arratsaldeko osoko bilkuran, eta urtero, garai honetan, egin ohi den izaera nazionaleko gaikuntza duten idazkari eta kontu hartzaile lanpostuak bete ahal izateko 2018ko lehiaketa arruntaren berri emango da. Lezesarriko auzo alkate berriaren izendapen-proposamena edota Jakion enpresan udalak izango duen ordezkaria izendatzea ere proposatuko da.

  Urteko lehen osoko bilkura19:30tan hasiko da eta Oñati irratiak zuzenean eskainiko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!