Oñatiko udala

Herri Eguneko talo taberna kudeatzeko deialdia egin da

2026/07/20
Card image cap
Uztailaren 30ean itxiko da izena emateko epea

  Urriaren 3an ospatuko da Herri Eguna eta egun horretan taloen taberna kudeatzeko interesa duten taldeei, izena emateko deialdia zabaldu du Kultura departamentuak. Herri Eguneko talo-tabernaren kudeaketa hartzen duen taldearen ardurakoa izango da tabernaren hornitze eta ustiaketa osoa. Lortutako irabaziak, ondorioz, taldearentzat izango dira.

  Informazio gehiagorako edo izena emateko udal erregistroaren bitartez egin behar da (www.oñati.eus) edo telefonoz Kultur Etxera deituta (943 780 353). Eskaerak egiteko epea uztailaren 30ean amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!