Oñatiko udala

Herri Egunean salmenta postua jarri asmo dutenek eskaera egin behar dute, irailaren 12ra bitartean

2025/07/18
Card image cap
Unibertsitate inguruko salmenta postuak ordenatzeko deialdia egin du Kultura departamentuak

  Herri Egunean, unibertsitate zaharraren inguruan, unibertsitate eta institutu arteko pasabidean zehazki, ogia, euskal pastizak, pate eta bestelako jaki eta artisau produktuak saltzen dituzten postu ugari jartzen dira. Postu horiek ordenatzeko eskaera egiteko epea finkatu zen 2016an, lekuaren esleipena modu bateratuan egin ahal izateko. Hala egingo da aurten ere. Interesa duten saltzaileei zuzenduta eskaera egiteko epea zabaldu da gaur. Hartarako azken eguna irailaren 12a izango da.

  Unibertsitate inguruan jarriko diren salmenta postuak baimentzeko eskaerarekin batera hainbat dokumentu aurkeztu behar dira: nortasun agiria edo identifikaziorako beste agiriren bat, osasun erregistroa, gizarte segurantzaren azken kuotaren ordainagiria, jarduera ekonomikoen zergaren alta-agiria, janari erabiltzaile txartela eta postuaren edota produktuen argazkiak. Postua muntatzeko materiala saltzaileak ekarri behar du, mahaiak barne, eta zenbat metroko postua izango den zehaztu beharko da eskaera orrian.

  Urriaren 4an ospatuko den Herri Egunean salmenta postua jarri nahi dutenek, eskaerak, online edo aurrez aurre egin daitezke; online udalaren web gunetik eta aurrez aurre, udaletxeko HAZ bulegoan. Eskaera egiten duten guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez. Izan ere, zozketa egingo baita, dagoen lekua baino saltzaile gehiagok eskatzen badute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!