Oñatiko udala

Herri Egunean salmenta postua jarri asmo dutenek eskaera egin behar dute, irailaren 11ra bitartean

2026/07/21
Card image cap
Kokapena erabakitzeko dago, unibertsitateko lanak tarteko

  Herri Egunean, unibertsitate zaharraren inguruan, unibertsitate eta institutu arteko pasabidean jarri ohi dira ogia, euskal pastizak, pate eta bestelako jaki eta artisau produktuen salmenta postuak. Aurtengo kokapena zehazteko dago eta Sancti Spiritus unibertsitatean egiten ari diren lanak amaitzearen menpe. Baina salmenta postuak ordenatzeko deialdia kaleratzea erabaki du Udaleko Kultura departamentuak eta eskaerak egiteko epea zabalik dago, irailaren 11ra arte.

  Salmenta postuak baimentzeko eskaerarekin batera hainbat dokumentu aurkeztu behar dira: nortasun agiria edo identifikaziorako beste agiri ofizialen bat, osasun erregistroa, gizarte segurantzaren azken kuotaren ordainagiria, jarduera ekonomikoen zergaren alta-agiria, janari erabiltzaile txartela eta postuaren edota produktuen argazkiak. Postua muntatzeko materiala saltzaileak ekarri behar du, mahaiak barne, eta zenbat metroko postua izango den zehaztu beharko da eskaera orrian.

  Urriaren 3an ospatuko den Herri Egunean salmenta postua jarri nahi dutenek, eskaerak, online edo aurrez aurre egin ditzakete; online udalaren web gunetik (www.oñati.eus) eta aurrez aurre, udaletxeko HAZ bulegoan. Eskaera egiten duten guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez. Izan ere, zozketa egingo baita, dagoen lekua baino saltzaile gehiagok eskatzen badute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!