Haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, ekainaren 19ra arte
Irailaren 19an egingo da haurren danborrada eta ireki da izena emateko epea. 2017an eta 2018an jaiotako neska-mutikoak gonbidatu dituzte haurren danborradan parte hartzera. Izena online eman behar da, hartarako propio osatu den inkesta beteta. Ikastetxeen bitartez zabaldu da bete beharreko formularioaren lotura elektronikoa. Ekainaren 19a izango da izena emateko azken eguna eta ondoren konpartsen zozketa egingo da.
Izena ematerakoan, kantinera gisa edota zaldi gainean irteteko gertu leudeken galdetzen zaie 2017an jaiotakoei eta konpartsaren zuzendari gisa edo zaldi gorotzak jasotzen gastadore gisa parte hartu nahi duten ere galdetzen zaie guztiei. Era berean, eta danborrada egunean, goizez, San Martin egoitzara jotzera joango liratekeen galdetzen zaie izena ematen duten haurrei.
Gurasoei berriz, entseguetan eta danborrada egunean lagundu dezaten eskatzen zaie. Prest daudenak antolatzaileekin harremanetan jarri behar dira, helbide elektroniko bidez (oinatikotanborradatxikia@gmail.com). Irailaren 3an hasiko dira haur danborradarako entseguak. Konpartsak osatzeko zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaie haur eta gurasoei.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!