Haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, ekainaren 10era arte

Irailaren 20an egingo da haurren danborrada eta ireki da izena emateko epea. 2016an eta 2017an jaiotako neska-mutikoak gonbidatu dituzte haurren danborradan parte hartzera. Izena online eman behar da, hartarako propio osatu den inkesta beteta. Ikastetxeen bitartez zabaldu da bete beharreko formularioaren lotura elektronikoa. Ekainaren 10a izango da izena emateko azken eguna eta ondoren konpartsen zozketa egingo da.
Izena ematerakoan, kantinera gisa edota zaldi gainean irteteko gertu leudeken galdetzen zaie 2016an jaiotakoei eta konpartsaren zuzendari gisa edo zaldi gorotzak jasotzen gastadore gisa parte hartu nahi duten ere galdetzen zaie guztiei. Era berean, eta danborrada egunean, goizez, San Martin egoitzara jotzera joango liratekeen galdetzen zaie izena ematen duten haurrei.
Gurasoei berriz, entseguetan eta danborrada egunean lagundu dezaten eskatzen zaie. Prest daudenak antolatzaileekin harremanetan jarri behar dira, helbide elektroniko bidez (oinatikotanborradatxikia@gmail.com). Irailaren 4an hasiko dira haur danborradarako entseguak.
Konpartsak osatzeko zozketa ekainaren 13an egingo da eta emaitza, posta elektronikoz jakinaraziko zaie haur eta gurasoei.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!