Haurren danborradako zozketa bihar egingo da

2019/07/22
Card image cap
Hitzordua, 18:00tan Santa Ana aretoan da

  155en bat neska-mutikok eman dute izena Haurren danborradan parte hartzeko. 2010 eta 2011an jaiotakoak dira. Bakoitzak izango duen ardura eta parte hartuko duen konpainia zehazteko zozketa egingo da bihar, 18:00tan, Santa Ana aretoan. Zozketara haurrek bakarrik sartu ahal izango dute, gurasorik gabe. Bertaratu ezin diren neska-mutikoei emailez jakinaraziko zaie zozketaren emaitza.

  Haurren danborrada irailaren 21ean izango da. Goizean, hainbat neska-mutiko San Martin egoitzara hurbilduko dira bertako nagusiak danborrada doinuz alaitzera.

  Entseguak berriz, irailaren 3an hasiko dira Eltzian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!