Oñatiko udala

Haur liburutegiko zerbitzua helduen liburutegian eskaintzen ari dira

2026/06/25
Card image cap
Uztaileko ordutegia asteburuan sartuko da indarrean

  Haur eta gazteentzako txokoa prestatu da helduen liburutegian, urtero bezala. Era berean, udako mailegu berezia ere martxan da eta hainbat liburu hartuta, oporren bueltan itzultzeko aukera eskaintzen ari dira. Liburutegia ez da oporretan ixten baina ordutegia moldatu egiten da eta lehen aldaketa asteburuan izango da, larunbatean ez baita irekiko. Uztaileko ordutegia egun gutxi batzuetan aurreratu eta asteburu honetan sartuko da indarrean. Aldaketa nagusia larunbatetan zerbitzurik ez ematea da, esan bezala, eta bestea, arratsaldeko ixte-ordua aurreratzea. Datorren astelehenetik aurrera, eta uztailaren 30era arte, liburutegia 10:00etatik 13:00era eta 16:30etatik 20:00etara irekiko da, astelehenetik ostiralera.

  Abuztuan beste egokitzapen bat egingo da eta goizez bakarrik irekiko da udal liburutegia, 9:30etatik 13:30etara, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretatik kanpo dokumenturen bat itzuli nahi duenak kanpoko buzoian utzi dezake. Irailaren 1ean neguko ordutegia indarrean sartuko da udal liburutegian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!