Hasi dira Mendiko kaleko irisgarritasuna hobetzeko berrurbanizatze lanak
Mendiko kaleko urbanizazioa berritu eta, bide batez, irrisgarritasuna hobetu, oinezkoen eta gidarien segurtasuna eta erosotasuna areagotu eta kalearen estetika hobetzeko lanak hasi dira. LKS ingeniaritza enpresak idatzitako proiektuaren arabera egingo dira eta galtzada eta espaloiak kota berean jarriko dira, plataforma bakarra egokituz kale osoan zehar. Zorua guztiz berrituko da; galtzadan harri-losak irudikatzen duten hormigoi inpresoa jarriko da eta hormigoi inpresozko espaloien zoladura ere aldatuko da ecogranic kalitateko losak jarriz. Lan hauek probestuko dira egun fatxadetara lotuta dauden argiteria eta telekomunikazio hariak lurperatzeko. Era berean, kalearen amaieran dauden eskaileren zati bat kenduko da arrapala berria eraikitzeko. Errekalde auzoarekin dagoen lotura irisgarriagoa bihurtu nahi da horrela. Azpiegiturak ere berrituko dira eta ur-hornidura instalazioaren zati bat berrituko da. Ondorioz, dagozkien lanen zatia ordainduko diote Udalari Gipuzkoako Urak eta Oñargi enpresek.
Lau hilabeteko epean egin asmo diren lanok Artzamendi enpresak egingo ditu, 328.871 eurotan. Mendiko kaleko irisgarritasuna hobetzeko berrurbanizatze lanon hasiera data behin baino gehiagotan atzeratu da baina astean hasi dira, jada. Lanak egin bitartean kaleko garajeetarako sarbidea guztiz itxita egongo da eta hori adierazten duten kartelak jarrita daude, jabeek dagozkien neurriak aurrez hartu zitzaten.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!