Oñatiko udala

Hasi dira kargagailu elektrikoak jartzen lurrazpiko aparkalekuetan

2025/10/08
Card image cap
Zubikoan lau karga puntu instalatu dira, Kalegoienan beste horrenbeste jarriko dira aste honetan

  Oñatiko Energia Planaren baitan jaso ziren 8 eskuhartzeetako bat da kotxe elektrikoentzako karga lekuak jartzea. Egitasmo horren baitan Zubikoa eta Kalegoienako aparkaleku publikoetan kargagailuak hornitu eta instalatzeko esleipen prozesua burutu zuen Udalak, kontratua Ekitermik kooperatiba txikiarekin izenpetuz. Zubikoako lurrazpiko aparkalekuaren barrualdeko gunean bina karga-puntu dituzten beste horrenbeste kargagailu jarri ziren, pasa den astean, Oraingoan, berriz, Kalegoienan ari dira lanean. Guztira, 8 karga-puntu jarriko dira, launa aparkaleku bakoitzeko. Instalazioa aste honetan bertan amaitzea espero da baina karga lekuak ez dira berehalakoan erabilgarri izango kontagailuak ere jarri behar direlako.

  Bost enpresa aurkeztu ziren Udalak deitutako esleipen prozesura. Eskaintza ekonomikoa izan zen esleipenerako irizpide nagusia, 75 punturekin, baina berme epea luzatzea eta erantzuteko azkartasuna ere baloratu ziren. Lanak Ekitermik S.Coop Txikia egiten ari da,  37.826 eurotan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!