Hasi dira ebakuaziorako arrapala egokitzen Pake Lekuko terrazan
Pake leku elkarteko instalazioak berritu eta indarrean dauden araudi ezberdinetara egokitzeko prozesuan daude. Lanak faseka egiten ari dira eta burutu beharrekoen zerrendan segurtasuna lehenetsi da. Hala, eraikineko ebakuazioa bermatzeko lanetan dihardu Udalak. Aurreko hilabeteetan areto nagusiko eta sotoko irteerak aldatu eta segurtasun beirak jarri ziren, orain, ebakuaziorako arrapala egokitzen hasi dira, terraza aldamenean.
Ugarte eraikuntzak enpresa ari da ebakuazio arrapala egokitzeko lanak egiten, 35.497 eurotan. Lanak burutzeko hainbat aste beharko dira baina ez dute tabernaren jarduera mugatuko, zerbitzua zabalik dago eta terrazaren zati bat soilik itxiko da, obrak egin bitartean, segurtasunagatik.
Udalak 80.000 euroko diru poltsa du Pake Lekuko eraikina indarrean dauden segurtasun arau eta legedietara egokitzeko eta horretarako lanak zatika faseka egiten ari dira. Terrazako arrapala egin ondoren elektrizitate eta aireztapen instalazioak egokitzeko lanak burutuko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!