Hasi dira Araozko ostatu ingurua urbanizatzeko lanak

2022/10/19
Card image cap
Eraikina berritu zuen Eco-Silma eraikuntza enpresa ari da lanak egiten

  Araotzeko neska-eskola ostatu bihurtzeko lanak amaituta, ingurua urbanizatzea erabaki zen eta aurreko prozesuan bezala auzoa eta Udala lankidetzan jarraitzeko hitzarmena sinatzea onartu zen. Uztaileko Osoko Bilkuran onartu zen Udala eta Araozko auzoaren arteko 4. lankidetza hitzarmena. Zegokion esleipen prozesua burututa, aurkeztu zen enpresa bakarraren eskaintza ontzat jo zuen kontratazio-mahaiak eta lanak Eco-Silma eraikuntza enpresari esleitzea erabaki zen. Udalak zehaztutako aurrekontua 3.600 eurotan merkatuta, lanak ia 98.000 eurotan esleitu dira.

  Eta dagoeneko hasita daude Araozko ostatu ingurua urbanizatzen. Hiru lan nagusi egiten ari dira: ostatu osteko euri-urak bideratu, orain arte hartxintxarraz zegoen aparkalekuen eremuan zoladura bota eta ostatu osteko ingurua asfaltatu. Lanak burutzeko hiru hilabeteko epea zehaztu zuen Udalak. Dagoeneko hasita daude eta ondo bidean urte akaberarako bukatuko dira.

  Aipagarria da urbanizazio lanak egiten ari den enpresa, Eco-Silma S.L, izan dela Araozko neska-eskola taberna-jatetxe-ostatu bihurtzeko lanak egin dituena.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!