Oñatiko udala

Hainbat zerbitzu eta material-hornitze kontratazioen berri emango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2026/04/30
Card image cap
Zubikoa kiroldegiaz eta plazako lanez arituko dira, nagusiki

  Zubikoa kiroldegiko fitness aretorako ekipamendu berria erostea proposatuko da arratsaldeko bileran. Bertako makinak zahartzen doaz eta une honetan erretiratuta dauden korrika egiteko bi zinta eta eliptika bat ordezkatzea eta indar-gunean bi makina berri jartzea aurreikusten da. Ekipamendu hornidura horren kontratazioaz argibideak emango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. Zubikoan jarraituz, igeriketa ikastaroa eta ur-ekintzen zerbitzurako koordinazio zerbitzua kontratatzea ere proposatuko da.

  Plazako argiteria ere hizpide izango da arratsaldeko batzarrean. Foruen enparantzako plazako argiteria hornidura aldatu egingo da; Portu kaletik egin da orain arte, baina Ramon Irizar parkean dagoen kuadrotik egingo da aurrerantzean. Plazako argiteria publikoaren lekualdatze-instalazio berri hori gauzatzeko, materiala eskuratu behar da eta material hornidura hori nola bideratu aztertuko da bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!