Oñatiko udala

Hainbat margotze lanak egingo dira urte amaiera bitartean

2025/11/14
Card image cap
Oinezkoen pasabideak, elbarrientzako aparkalekuak eta bestelakoak markatuko dira

  Datozen asteetan egitea komeni den margotze lanak zerrendatu ditu udaltzainburuak; batzuk, herritarren eskaerei erantzunez egingo dira, beste batzuk, antzeman diren hutsak zuzentzera etorriko dira. Zubikoako lurrazpiko aparkalekuan, esaterako, oinezkoentzako pasabide berri bat markatuko da barreneko espazioaren sarbide inguruan, segurtasuna hobetze aldera. Erabiltzaileen eskaera izan da. Eta bizilagun baten eskaerari erantzunez baita ere, elbarrientzako aparkaleku berria margotuko da Moiua kalean. Azkenik, San Lorentzo auzoan, errepidearen alboan dagoen aparkalekuan zoruko marrak margotuko gara, ordena jartzeko.

  Margotze lan hauek urte akaberara bitartean egingo dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!