Oñatiko udala

Hainbat konponketa lan egin eta elementu berriak jarri dira bi haur jolaslekutan

2026/03/11
Card image cap
Zoruko kautxua konpondu da Ugarkalde eta Errementari plazako guneetan

  Haurren jolas guneak konpondu eta berritzeko aurrekontu partida berezia du Udalak. Herrian sakabanatuta dauden jolaslekuen egoeraren jarraipena egiten da eta arazo eta gabeziak zerrendatzen dira, lehentasunen arabera konponduz. Errementari plazako eta Ugarkaldeko jolas parkeetan zoladura arazoak zeudela ikusi da, hainbat lekutan kautxua oso kaltetuta zegoela. Gainera, Errementari plazako elementu bat aldatzea erabaki zen eta bi ziburu berri jarri dira, horietako bat egokitutako zirurua. Lanok, herriko jolaslekuetako elementuak aurretik hornitu izan dituen Electro Talleres Zarauz enpresari esleitu zaizkio, 3.989 eurotan.

  Lanak astean egin dira. Zoruko kautxua konpondu den guneak zintaz itxita egon dira pare bat egunetan baina materiala lehortzearekin batera ireki eta erabilgarri daude berriro.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!