Hainbat intzidentzia izan dira Eguberri eta Urte berri jaietan
Suak buruhauste bat baino gehiago eragin du aurreko egunetan gurean, Udatzaingoan jaso diren abisuak ikusita. Eguberri egunean, Olakuako etxebizitza batean labeak su hartu zuen eta suhiltzaileak bertara joan behar izan ziren. Uribarrira eta Garagaltzara ere irteerak egin zituzten suhiltzaileek pasa den astean: abenduaren 27an, sutea izan zen mendian Urtiagain inguruan, eta abenduaren 30ean, Garagaltza auzoko baserri bateko tximiniak su hartu zuen. Kasu guztietan ez zen kalte handirik sortu.
Urteko azken egunean berriz, lapurrak sartu ziren Atzeko kaleko 7an dagoen Chloeren orratza dendara, sarraila apurtuta. Ez zuten gauza handirik eraman, salaketaren arabera, baina aipagarria da, hilabete gutxiren buruan lokalera lapurretan sartzen diren bigarren aldia dela.
Urte hasieran ere izan da ez ohiko intzidentziarik gurean: urtarrilaren 1ean pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak, genero indarkeriagatik zuen urruntze agindua urratzeagatik, eta Ertzaintzaren laguntza eskatu zen baita ere urtarrilaren 3an etxean oldarkor, agresibo, jarri zen gazte bat psikiatrikora eraman ahal izateko.
Orokorrean Eguberri eta urteberri jaiak lasai joan dira gurean, udaltzainburuaren esanetan, baina ez ohiko hainbat intzidentzia ere izan dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!