Oñatiko udala

Hainbat baserri eta txaletetan lapurrak sartu dira asteburuan

2025/11/17
Card image cap
(Arg: El Correo)
Dirua eta bitxiak eraman dituzte

  Murgia, Berezao eta Uribarriko hiru baserritan eta Ugarkaldeko 2 txaletetan lapurreta egin dutela salatu da asteburuan udaltzaingoan eta Ertzaintzan. Larunbatean eta igandean jaso ziren salaketak eta inguruak miatzera joan ziren arren, ez da inor atxilotu. Ikerketak zabalik daude. Atzo arratsaldean bertan Ugarkalden auto susmagarri bat zegoenaren abisua eman zen baina udaltzainek ez zuten inor topatu. Lapurrek dirua eta bitxiak eraman dituztela salatu da.

  Aspaldian ez genuen lapurreta konturik aipatzen, are gutxiago, landa eremuan eta egun bat edo bitan halako kasuak pilatu izana. Horrek, guztiak, gurera etorritako talde batek jarraian egindako lapurretak izan direla pentsa arazten du. Bakartutako baserri eta etxeetara sartzen dira diru eta ondasunen bila, taldeko norbait, kanpoan, inguruak zaintzen geratzen den bitartean. 800 euro, 2.000 euro… kasu bakoitzean zuten dirua eraman dute lapurrek eta eraztunak eta bestelako bitxiak ere bai, udaltzainburuaren esanetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!