Oñatiko udala

Gurtutze Gorriaren laguntza eska dezake igandean dagokion hauteskunde mahaira hurbiltzeko mugikortasun arazoak dituenak

2026/11/26
Card image cap
610 715 107 telefono zenbakira deitu behar da

   Igandean dagokion hauteskunde mahaira joateko mugikortasun arazoak dituzten herritarrek Gurutze Gorriaren laguntza eskatu dezakete. Bozkatzeko eskubidea bermatzeko mugikortasun-laguntza zerbitzu berezia antolatzen dihardu Gurutze Gorriak. Norbaitek dagokion hauteskunde mahaira hurbiltzeko garraio-laguntza behar badu Gurutze Gorriko gizarte inklusiorako zuzendariarekin jarri behar du harremanetan honako telefono zenbakian: 610 715 107. Bihar, goizeko 11:00ak arteko epea dago Gurutze Gorriaren laguntza eskatzeko; ondoren, jaso diren eskaeren arabera, zerbitzua antolatu eta eskatzaile bakoitzarekin harremanetan jarriko dira, hauteskunde lekura joan-etorriaren ordua adosteko.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!