Oñatiko udala

Gure zirkua Oñatin izango da maiatzaren 15etik 31ra

2026/04/20
Card image cap
11 emanaldi eskainiko dituzte Olaitturrin muntatuko den karpan

Atzo zabaldu zuten Gure zirkuko arduradunek hiru urteren buruan Debagoienera itzuliko direla; 2023an Arrasaten egon ziren, oraingoan Oñatira etorriko dira eta Olaitturrin muntatuko dute karpa. Maiatzaren 15etik 31ra egongo dira gurean eta tarte horretan 11 emanaldi eskainiko dituzte, ostiral,
larunbat eta igandean. Sarrerak, asteazkenetik aurrera eskuratu ahal izango dira www.gurezirkua.eus atarian.

  Gure zirkua Euskal Herrian sortutako zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek egiten dute, euskaraz. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira
aurpegi ezagunak eta aurkezle lanak egiten dituztenak, baina taldera bestelako artistak batzen dira denboraldiz denboraldi. Gure zirkuaren 9. denboraldia aste honetan abiatuko da, Olaberrian. Goierrin apirilaren 25etik maiatzaren 9ra arte egongo da eta hurrengo geltokia Oñati izango da.

  Aspaldi ez genuen zirku ikuskizunik gurean eta lehenengo aldia da euskara hutsean aritzen den Gure zirkua Oñatira datorrela, nahiz eta, orain urte batzuk bertaratzeko lehen ahalegina egin zuen. Orduan ez zen karpa muntatzeko leku aproposik topatu. Orain, eta Olaiturrirako sarbidea egokitu ondoren, karpa eta bestelako materiala garraiatzen duten ibilgailuek ez dute bertara sartzeko arazorik izango.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!