Gizonezko bat epaituko dute bihar, Oñatiko etxebizitza batetan emakumezko bati sexu erasoa egitea leporatuta
Epaituko diren gertaerak 2020ko urriaren 4an jazo ziren, fiskaltzaren behin-behineko akusazio-idatziaren arabera. Akusatua, beste hainbat lagunekin, biktimaren etxera joan zen bezperan, festa bat egiteko asmotan. Hurrengo egunean, gonbidatu guztiak joan ondoren, akusatua berriro itzuli zen, telefonoa ahaztu zuela esanez, eta emakumezkoa bortxatu zuen, honek aurrez, elkarrekin egoteari ezezkoa hainbatetan eman zion arren. Fiskaltzak 9 urteko kartzela zigorra eskatuko du.
Oñatin indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako arreta koordinatzeko protokoloa martxan da, 2018tik. Bertan parte hartzen dute osasun zentroak, udaltzaingoak, Ertzaintzak eta udaleko gizarte zerbitzuak zein berdintasuna departamentuek. Azken bost urteetan 76 emakumek jo dute protokoloan batzen diren zerbitzuetara eta horietatik 16k sexu-indarkeria salatu dute. Emakumeei indarkeriagatik errekuperatzeko baliabideak eskaintzea da lehentasuna eta arreta eskaintzen zaie Gizarte Zerbitzuetan eta Berdintasun departamentuan. Udalera edo protokoloan bat egiten duten zerbitzuetara ez ezik, sexu indarkeria nozitzen duen orok Hasiberria Foru Aldundiaren zerbitzura ere jo dezake une oro, arreta etengabea ematen baitu, 24 orduz, urteko 365 egunetan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!