Oñatiko udala

"Gizonak berdintasunerantz" foroa sortu nahi da, gizonen arteko hausnarketa-espazio gisa

2024/02/27
Card image cap
Joseba Gabilondok gidatuta hiru saio antolatu dira, hasteko

  Gizonek berdintasunaz hausnartu, gaiak sortzen dizkien kezkak eta ezinegonak partekatu eta kritika nahiz autokritikarako espazioa izan dezaten, sortu nahi da Gizonak berdintasunerantz foro irekia. Taldea abiatu eta gidatzeko, Hiruki larroxa taldeko Joseba Gabilondo etorriko da eta hasteko, hiru saio programatu dira datozen hilabetetarako: martxoaren 12an, apirilaren 18an eta maiatzaren 16an. Egun bakoitzeko jardunak bi ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da, 17:30etatik 20:00etara.

  Gizonak berdintasunerantz foroa gune irekia izateko bokazioz sortu nahi bada ere, hasieran, parte hartzeko izena ematea eskatzen da eta hori udaleko Berdintasuna departamentutik bideratuko da. Interesa duenak, mezu elektronikoa bidali dezake, berdintasuna@onati.eus helbidera edo whatsapp-a 688 621 213 zenbakira. Izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 5era arte.

  Jabetze Eskolaren baitan gizonezkoei propio zuzendutako ikastaro eta tailerrak antolatu izan dira. Orain, hausnarketarako foro irekia sotu nahi da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!