Oñatiko udala

Giza baliabide eta antolaketako arduradun lanpostua aldi baterako bete nahi du Udalak

2026/01/09
Card image cap
Deialdia Lanbideren bitartez zabaldu du

  Azken asteotan hutsik geratu da Udaleko Giza baliabide eta antolaketako arduradun lanpostua eta lehenbailehen bete nahi du Udalak, aldi baterako izaeraz bada ere. Horretarako deialdia Lanbideren web ataritik zabaldu du eta hautaketa prozesura aurkezteko epea datorren asteartean, urtarrilaren 13an itxiko da.

  Zuzenbidean, zientzia politiko, ekonomia zientzia edo enpresa zientzietan, merkataritzako intendentea lizentziatua edo gradu mailako unibertsitate ikasketak izatea eskatzen da hautaketa prozesura aurkezteko. Euskarari dagokionean, 4. Hizkuntza eskakizunaren maila, C2 maila izan behar da. Hortik aurrera, merezimendu gisa baloratuko dira: lanpostuaren zereginekin lotutako ikastaro eta prestakuntza osagarria izatea, titulu akademiko ofizialak eta lan esperientzia.

  Goizeko lan jardun jarrai eta osoa izango duen langilea lehenbailehen kontratatu nahi du Udalak, aldi baterako izango da, lanpostua behin betiko izaeraz bete arte. Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek Lanbideren web ataritik eman behar dute izena.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!