GI-2630 errepidea itxita dago Garibain, Ezpeleta pabilioi parean
2026/06/24
Trafikoa Madalena eta Torreauzo arteko auzo-bidetik desbideratzen ari dira
Bi kotxeren arteko istripua gertatu da GI-2630 errepidean, Garibai auzoan, Ezpeletako pabilioia eta Bikoitz artean, 8:55etan. Bidaiariek ez dute agiriko zauririk, udaltzaingoak jakinarazi duenez. Baina autoek errepidea oztopatzen dute eta auto ilara luzeak sortu dira. Trafikoa arintze aldera, autoak Madalena eta Torreauzo arteko auzo-bidetik desbideratzen hasi dira udaltzainak. Kotxeak dira auzo-bidetik bideratzen ari direnak, autobusak eta kamioiak geldirik daude. Garabien zain daude, autoak erretiratu ditzaten. Bitartean, Oñati eta Elorregi arteko errepidean trafikoa oso motel dabil eta auto ilara luzean sortu dira bi norantzetan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!